XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XEDEA: Hiri handi batean zehar ibiltzea zaila eta garestia gerta daiteke, autobusen edo metroaren arierak ondo ezagutzen ez badira.

Teknika honek garraioek nola funtzionatzen duten (edo funtzionatzen ez duten) imajinatzera behartuko ditu ikasleak, hala non har ezazu A trena aginduak esanahi argia hartuko duen.

Helmuga lortzen saiatzeko prozesuan, ezezagunei laguntza eta norabideak galdetzeko ere eska dakieke ikasleei.

PRESTAKETA: 1. Eskuratu hiriko garraiabideen mapa eta pentsatu ibilbide bana taldekide bakoitzarentzat.

Ibilbideak sarean biltzen saiatu, miaketa ulergarriago eta osatuago gerta dadin.

2. Idatzi ibilbide bakoitzerako aginduak orri banatan.

3. Azaldu miaketaren xedea.

Badaukazu argibideak aldatzea ere, taldearen zirkunstantzia partikularren eta lekutzearen arauera, baina eginkizun komenigarria da ikasle bakoitza bide zuzenetik ote doan frogatzera behartzea, gutxienez galdera bat eginez txangoaren etapa bakoitzean.

Adibidez: Barka, hau al da...rako autobusa?.

...ean jaitsi behar dut, abisatuko al didazu hara heltzen garenean?.

...rako trena da hau, ezta?.

4. Banatu ibilbideak eta utzi ikasleei azter ditzaten are buruz ikas ditzaten eta tokizenen ahoskera landu.

5. Talde-lan gisa, esaera eta hitz baliagarriak jorratu, hala nola:

Txartel
Transbordo
Expreso
Ez naiz hemengoa, lagunduko al didazu?
Galduta nago
.